2017/11/07

AMPA: Patio ezberdina / Un patio diferente

Patio Ezberdina lantaldetik, eskerrak eman nahiko genizueke eskola ondoko partzela txukundu eta mantentzeko proiektuari Gasteiz Hobetuz programan bozkatu zenutenei.

Beste garaipen bat izan da, aurretik lortutakoei gehitu beharko duguna: kakotx-lanekin dekorazioa, esperimentazio-mahaiak, frontoiko murala, rokodromoa, eta azken lorpena, haur hezkuntzako patioko txabola. Poliki-poliki, gure patioa kolorez aldatzen eta gizatiartzen hasi da.

Aurten, proiektu berriekin gatoz. Beraz, parte hartzera, ideiak proposatzera, eta gurekin amets egitera gonbidatzen zaituztegu. Gurekin harremanetan jartzeko: ameztitxiki@gmail.com

Animatu zaitezte!



Desde la comisión de Patio Ezberdina (“Un patio diferente”), nos gustaría dar las gracias a todas aquellas personas que habéis votado en el programa Gasteiz Hobetuz para que sea posible el acondicionamiento y posterior mantenimiento de la parcela que hay junto al cole.

Un nuevo triunfo a añadir a otros como la decoración mediante ganchillo, las mesas de experimentación, el mural del frontón, el rocódromo, o el último logro, la caseta del patio de infantil. Poco a poco nuestro patio va cambiando de color y humanizándose un poco más.

Este curso seguimos con nuevos proyectos, por lo que os invitamos a participar, a aportar ideas y a ilusionaros con nosotras. Podéis contactarnos a través de ameztitxiki@gmail.com

¡Animaos!

AMPA: Guraso eskola / Escuela de madres y padres

Ostegun honetan, azaroak 9: "Etxetik kanpo lo egin". 14:45etik 16:15era, informatika gelan (122, 1. solairuan).

Este jueves, 9 de noviembre: "Dormir fuera de casa". De 14:45 a 16:15, en la gela de informática (122, 1ª planta).

2017/10/30

AMPA: Eskolan egondako orduak / Horas de permanencia en el centro

Gogorarazten dizuegu, Eskola Kontseiluan erabaki zen bezala, ikasle batek, asteko ordu guztiak batuta, ez du inoiz ere 40 ordu baino gehiago emango ikastetxean.

Horretarako, asteko 25,5 klase orduez gain, jantoki, zaintza zerbitzu eta eskola orduz kanpoko jardueretako orduak ere kontutan hartuko dira.




Os recordamos que tal y como se decidió en el Consejo Escolar, el número de horas de permanencia en el centro de un alumno/a nunca podrá exceder de 40 horas semanales.

Para ello, además de las 25,5 horas de clase semanales, se tendrán en cuenta también las horas de comedor, servicio de custodia y actividades extraescolares.

2017/10/27

AMPA: Eskola-jantokiak / Comedores escolares

Inkesta: Nola baloratzen dugu familiok eskola-jangela?

Eskola-jangelak hobetzea gure helburu nagusien artean egon da beti. Horregatik aurkezten dizuegu inkesta hau. Zuen iritzia ezagutu nahi dugu zuen seme-alaben elikadura eta osasuna hobetzeko. Baina ez hori bakarrik, eskola-jangelaren ereduak gure inguruan, eskolan eta familian duen eraginaren jakitun gara eta erantzunkide izan nahi dugu.

5 minutu baino ez dira. Lagundu gaitzazu eskola-jangelak hobetzen! Lagundu gaitzazu etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa eraikitzen!

https://docs.google.com/forms/d/1N7EjTAxrvlzHRbHZ4f4z-kZs4lcyzR4VVV_5S6RSGMg/viewform?edit_requested=true




Encuesta: ¿cómo valoramos las familias el comedor escolar?

La mejora de los comedores escolares ha sido siempre uno de nuestros objetivos principales. Esa es la razón por la que os presentamos esta encuesta. Queremos conocer vuestra opinión para conseguir mejorar la alimentación y la salud de vuestras hijas e hijos. Pero no solo eso. Somos conscientes del impacto que el modelo de comedor tiene en el entorno, en la escuela y en la familia, y queremos ser corresponsables.

Solo te pedimos 5 minutos. ¡Ayúdanos a mejorar los comedores escolares! ¡Ayúdanos a seguir construyendo la Escuela Pública Vasca del futuro!

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdRpt-1tB4DP4uc4_o1CqNJM8378GxlFWQeyBPjThvj6ga1Bg/viewform